“Kulturari egindako murrizketa basatiak baita Udalaren interes falta ere” salatu nahi izan ditu artista gasteiztarrak ekintza honen bitartez. Eguerdi aldera, dagoeneko ekintza artistikoa amaituta zuelarik, Gasteizko Udaltzaingoak Lekue Krea esparrutik bota du. Goizean goiz joan da Irantzu Lekue Krea esparrura, bertan rangoli bat margotzeko asmoarekin. Indiako arte folkloriko mota bat da rangolia eta energía positiboa zein zorte ona erakartzea du xede. Zentzu horretan, artista gasteiztarrak Artea eta sorkuntzari “garai hobeagoak” opa dizkio urte berrirako.
Krea esparruko eraikina behar zuen moduan jartzen 18 milioi euro gastatu zirela gogoratu du Lekuek, baina oraindik ere itxita segitzen du “pitokerietan milaka eta milaka euro xahutzen dituzten bitartean”. Egungo, artisten egoera “latza” dela gaineratu du, “kale gorrian gaude”.
Argazkiak: @ira_lekue