Patxi Gomez Laguntza Justuagoak plataformako bozeramaileak kargua utzi du, iruzurraren susmopean

hirinet 2014ko abe. 29a, 01:00

Patxi Gomez Laguntza Justuagoak plataformako bozeramaileak kargua utzi egin du GARA egunkariak argitaratutako informazioa publiko egin ostean. Egunkariak zioenez, langabeziaren dirua modu bidegabean jaso duelakoan Espainiako enplegu zerbitzua eta Gizarte Segurantza ikertzen ari zaizkio.

 

Igandean argitaratu zen erreportajearen arabera, Arabako Aldizkari Ofizialaren bitartez Patxi Gomezek hainbat ohartarazpen jaso ditu berak kudeatutako enpresa batek, antza, ez ziolako Gizarte Segurantzari ordaintzen. Gomezek ohartarazpen horiek onartu zituen eta zorren ordainketa negoziatzen ari dela gaineratu.

 

Laguntza Justuagoak plataformak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko baldintzak gogortu nahi ditu. Javier Maroto Gasteizko alkateak laguntza hau jasotzen duten imigranteen kontra hainbat akusazio egin ostean sortu zen plataforma. Berriki, Posta kalean zabaldu dute bulegoa sinadurak jasotzeko. Diru sarrerak bermatzeko errentaren baldintzak aldatzeko Herri Ekimen Legegilea abiarazi nahi dute.

 

 

Argazkia: @naroacuesta

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago