Arte eta Lanbideko eskolako Irudi Sailaren '240tik 14' erakusketa

hirinet 2014ko abe. 29a, 01:00

2014an Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak 240 urte bete ditu eta urte horietan guztietan  jarduera artistikoaren bitartez hurbileko gizartearen ongizateari lagundu nahi izan dio.

 

 

 

 

 

 

 

Eskolako Irudi  Sailak ospakizun horrekin bat egin eta erakusketa berezia prestatu du, bere “historia laburra” azaldu nahian. 2000.urtean bideo tailerra martxan jarri zen eta urte bete beranduago, argazki tailerra.  “Argi dagoenez, alderdi komun asko dituzten teknikez ari gara, baina, hala ere, elkarrekin egindako bidearen sorburua honakoa dela uste dugu: eskola topagunerako tailer gisa ulertzea eta, hiria, probintzia eta kanpoko guneak, oro har, gure lana erakusteko eta partekatzeko gunetzat jotzea”, uste dute Irudi Saileko arduradunek.

 

Horrela, proiektu bakoitzaren atzetik pertsonak daudela azpimarratu nahi izan dute. Eskolara joaten diren ikasleekin lan egitea “ohorea” dela diote behin eta berriz, “eskolan jasotzen den erantzuna ematen dena baino handiagoa delako”, gaineratu dute irakasleek.

 

‘240tik 14’ izeneko erakusketa honetan urte hauetan Irudi Sail honetan egindako ikus-entzunezko lan batzuk ikusgai izango dira, urtarrilaren 18ra bitartean.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago