Herrartek Burgosen mintzapraktika behar duen euskaldunberri bat topatu du jada eta; orain, euskaldunberri zein euskaldunzaharrekin taldetxoa osatzea dute buruan.Mintzalagunak ez dauka mugarik! Beraz, Burgosen bizi, ikasi edota lan egiten duten euskaldun bila dabiltza taldea osatzeko. Mintzapraktika taldeak astean behin elkartzen dira, normalean, ordubetez, euskara praktikatzeko.
Interesdunek Josu Herrarte arrasatearrarekin jar daitezke harremanetan helbide honen bitartez: gaartza@gmail.com
Argazkia: wikipedia.org
Arrasate eta Burgos artean bizi den Josu Herrarte mintzalaguntzaile gisa aritzeko prest agertu da. Hau da, euskara praktikatzeko beharra duten lagunekin denbora konpartizeko prest dago eta mintzapraktika koordinatzen duen hainbat elkarterekin jarri da harremanetan.