Tranbia 2008. urtean inauguratu zenetik asko erabiltzen da eta, orain, aldaketa honekin, bizkaitarrei garraioa erraztea bilatu da. Izan ere, Gasteizko tranbian Bizkaiko BARIK txartela erabil daiteke. Modu berean, uztailaren 30etik aurrera, BAT txartela Bilboko tranbian erabiltzeko aukera dute gasteiztarrek.
“Euskadin tiket bakarra egoteko beste pauso bat eman da kontuan hartzen bada “MUGI” txartelak Gasteizera udaberrian ere gehituko direla”, azal du Eusko Jaurlaritzak.
Gainera, orain lan egiten ari da BAT txartela Arabako hiriarteko autobus zerbitzuetan baliagarria izateko. Horretaz aparte, laster espero da BAT txartela Gipuzkoako autobus zerbitzuetan erabiltzea posible izatea.
Iturria: Gasteizhoy