'Ondasun lapurtuak' erakusketa, bisita gidatua

Euskararen Agenda 2014ko abe. 23a, 01:00

Erakusketa honek baliabide naturaletarako eskubidearen aldeko herrien borroka eta munduko ordenu berriaren arteko desoreka islatu nahi du. Egoera honek zerikusi zuzena du hala herrien eskubide politiko eta zibilekin nola eskubide ekonomiko, social eta kulturalekin.

[BISITA GIDATUA] Lurra, kultura eta identitatea: ONDASUN LAPURTUAK
Noiz? ABENDUAren 30ean, asteartean, 19.00etan
Non? UR BILTEGIA (Montehermoso Jauregia)
Bisita gidatuan parte hartzeko:

Bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
Gure konfirmazio mezua jasoko duzu.
Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago