[ARGAZKIAK] Santa Maria plaza estaltzen duen kupula kentzen ari dira

hirinet 2014ko abe. 19a, 01:00

Santa Maria katedraleko obrak direla eta, 10 urtez Santa Maria plaza “okupatuta” egon da, baina pixkanaka gasteiztarrek Alde Zaharreko txoko hau berreskuratuko dute.

 

Izan ere, plaza eraberritzeko lanak hasi dira dagoeneko. Momentu honetan , aldamio guztiak kentzen ari dira, auzokide batek bidali dizkigun irudiek erakusten duten moduan. Momentu honetan, bi garabi erraldoi ari dira plaza estaltzen duen kupula kentzen.

Plazan kokatuta dauden eraikinekiko lotura plano inklinatu samar batez moldatuko da: katedrala, atxikitako kapera, parrokia eliza, eta apaizgaitegi zaharra. Arrapala eta eskailera batzuek lotuko dute San Markos kantoia plazarekin.

Zuhaitzak eta eserleku jarraitu bat ere jarriko dira. Sei masustondok osatutako itxituraren bidez, klaustro bat irudikatuko da. Plazaren erdian iturri apaingarri berria ipiniko da, hiriari eta katedralari buruzko idazkunak eta marrazkiak izango dituena.

Zoruan granito grisezko zoladura jarriko da, hiriko inguru horretako beste leku batzuetan bezala. 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide