Gaur amaitzen da San Silvestre lasterketan izen-emateko epea

hirinet 2014ko abe. 18a, 01:00

San Silvestre lasterketaren 32. edizioa heltzear dago etagaur izango da izena emateko azken eguna.

 

Aurten, 5.000 dortsal salgai daude: 1.000 dortsal 14 urtetik beherakoentzat eta 4.000 helduentzat. Ibilbidea 6,250 kilometrokoa izango da eta, bertan, bakarrik herritarrek parte hartu ahal dute. Inskripzioak interneten bidez egin behar dira, maratoi erdiaren webgunean. Izen-emate bakoitzetik euro erdia Arabako Gorrak elkartearentzat izango da.

 

Lasterketa bi multzotan banatuko da;

 

Txikien lasterketa

Ekimen hau 2001. urtean jaio zen; haurrentzat zuzendutako lasterketa da eta, honen ibilbidea 1.100 metrokoa da. Korrikaldia 17:30ean hasiko da Olagibel kalean eta, bertan ere amaituko da. Parte hartzea bi eurokoa izango da.

 

Lasterketa herrikoia

14 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat antolatuta dago. Lasterketa 18:30ean hasiko da Korazonisten kalean eta Olagibel kalean amaituko da. Dortsala lau euroren truke erosiko da. Udalak eta antolatzaileek gomendatzen diete parte-hartzaileei dortsala eramatea, horrela istripuren bat gertatzen bada aseguruaren babesa izango dute. Dortsalak abenduaren 26tik 31ra arte jaso daitezke hurrengo gizarte etxetan: Pilar, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Aldabe, Hegoalde eta Lakua. Nahitaezkoa da NANa edo identifikazio agiriren bat aurkeztea.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago