Gabon zahar gauean suziriak ez jaurtitzea eskatu du ATEA elkarteak

hirinet 2014ko abe. 16a, 01:00

Urtero, gabonetan eta, batez ere, Gabon zahar gauean suziriren erabilera handiagotzen da; su artifizialak, trakak, iturriak eta mota guztietako materiala erabiltzen da. 

Hauek guztiak, askotan, leihoetatik botatzen dira eta, hainbatetan, horrek zorigaitzak sortzen ditu, adibidez, hainbat kasutan etxeak sutan hasi dira suziriengatik. 

 

Hori dela eta, duela egun batzuk ATEA Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Elkarteak eskaera formala bidali zion Eusko Jaurlaritzari, suziriren erabilera ahalik eta gehien murrizteko edota debekatzeko helburuarekin.

 

Baina, momentuz, eskaera hori ez da beteko, Gasteizen Gabon zahar gauean, 00:00etatik 00:15etara suziriak eta petardoak jaurtitzea onartuta egongo dela adierazi baitu Gasteizko Udalak. Baina bakarrik 15 minutu horietan; urteko beste egunetan debekatuta dago. Beti ere segurtasuna bermatzen duten gomendioak kontuan hartuta.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago