Hainbat jarduera antolatu dira abenduaren 18an ospatuko den Pertsona migratzailearen nazioarteko egunean

hirinet 2014ko abe. 15a, 01:00

Abenduaren 18an Pertsona migratzaile eta haien familien nazioarteko eguna ospatuko da, hori dela eta, Gasteizko Arrazakeriaren aurkako plataformak hainbat jarduera antolatu ditu.

 

 

 

 

 

 

 

 

Abenduaren 17an, asteazkena, diru-laguntza sozialak hizpide izango duen hitzaldia egongo da, non Gasteizko Arrazakeriaren aurkako plataformako kideak diren Iñaki Uribarri eta Tania Siriany hizlari izango diren. Ramon Bajo ikastetxean izango da, 19.30ean. Hurrengo egunean, abenduaren 18an, Pertsona migratzaile eta haien familien nazioarteko egunaren baitan, 'Ez gure izenean' ekimena egingo dute Aldabe gizarte etxean 18.30ean. Ondoren, kalejiran Andra Mari Zuriaren plazaraino joango dira eta bertan Gora Gasteiz Herri Ekimenarekin egingo dute topo. Azkenik, 20.00etatik aurrera, jai interkulturala ospatuko dute Teranga tabernan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago