ZZ Top ez da ekitaldi honetan egongo dela baieztatu duen talde bakarra; Azkena Rock jaialdiaren egitarauak jada hamar artista baino gehiago lortu ditu. Ekitaldian, Eagles Of Death Metal, Powersolo, Sven Hammond, Black Mountain eta JD McPherson, besteak beste, egongo dira. Gainera, Sven Hammond eta Black Mountain taldeek Estatuan ematen duten lehenengo kontzertua izango da.
Horrekin batera, jaialdiaren baitan antolatzen den Rock Party lehiaketa martxan dago, horrela, bakarlariek eta taldeek lehiaketan izena emateko eta online bozkatzeko epea zabalik dago. Lehiaketa honetako hiru finalistek Azkena Rock-eko 14. edizioan zuzenean jotzeko aukera izango dute.
Bi egunetarako eskaintza txartela salgai dago abenduaren 18ra arte (18a barne): 59€ + banaketa gastuak. Mendizabala ondoan egongo den kanpalekuan egon nahi dutenek 5€ gehiago ordaindu beharko dituzte. Eskaintza honetan 5€-ko beherapena jasoko dute ARF Passportdunek (bakarrik sarrerak Ticketmaster-en erosten badira). Horretaz aparte, ARF txartela Kutxabank txartelarekin erosten dutenek, 10€-ko beherapena jasoko dute, bakarrik lehenengo 1.000 ARF txartelak erosten dituztenek (Kutxabank txartel bakoitzeko bi ARF txartel gehienez).
Abenduaren 19tik otsailaren 25era arte (25a barne), bi egunetarako txartelek 72€ + banaketa gastuak kostatuko dute. Otsailaren 26tik aurrera, txartelek 79€+ banaketa gastuko prezioa edukiko dute eta egun bakarreko txartelek 52€ + banaketa gastuak kostatuko dute. Beti ere, kontuan izanda akanpaleku gunera sartu nahi dutenek 5€ gehiago ordaindu beharko dituztela.
Informazio gehiago: Azkena Rock jaialdia