Aplikazio hauen bidez ere euskara sustatzea da helburu.
Aplikazioak hurrengoak dira:
· Hiritasuna eta eskubideen ibilbidea: gizarte- egiturak, giza eskubideak eta indarkeriarik gabeko gizartea lantzen da.
· Gure ingurumenarekiko jarrera: elikadura, lehengo bizimodua eta teknologia-aurrerapenak, kontzientzia morala, gizakia eta lana edo mendizaletasuna lantzen da.
Proposamenaren jatorrizko ezaugarri esanguratsuena komikiaren erabilera da. Proiektu honen bidez komikiak irakurtzera bultzatzeko baliagarriak direla erakusteaz aparte, bere erabilera sustatu nahi da.
Aplikazioan agertzen diren testuak erregistro formalean dira eta, nahiz eta gehienak testu zientifiko teknikoak izan eta hainbat hitz espezializatu eduki, ulertzeko moduko testuak dira.
Batez ere, 12- 17 bitarteko ikasle gazteentzat zuzenduta daude aplikazioak baina, dena den, edonork erabili ditzake.