Gerardo Lopez de Gereñu sariaren irabazleak

hirinet 2014ko abe. 11a, 01:00

Jada ospatu da Gerardo Lopez de Gereñu sariaren III. edizioa, euskarak Arabako gizartean izan duen lekua jakinaraztea helburu duen lehiaketa.

 

Lehiaketa hau Arabako Foru Aldundiak antolatzen du eta 12 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat zuzenduta dago. Parte- hartzaileek  lurraldeko kontakizunak, bizipenak edota ipuinak, besteak beste, bideo batean bildu behar dituzte. Bertan erakutsi behar da euskarak inguruan daukan presentzia eta transmisioa. Bere garaian Gerardo Lopez de Gereñu arabarrak egin zuen moduan.

 

Zazpi sari banatu ziren guztira, kategoria bakoitzean bi sari, taldeka aurkeztutako kategoria bakoitzeko bideo onenari beste sari eta jendeak bozkatutakoari beste bat. Smart Phone, tabletak, Cines VESAren bonuak Florida Zinemarako eta bi eguneko egonaldia sei pertsonentzat aterpetxe batean jarduera guztiak ordainduta izan dira banatutako sariak.

 

Edizio honen irabazleak hurrengoak izan dira:

12-16 urte bitarteko kategoria:

·       Jokin Lafuente: Arabako lautadan atzo eta gaur euskaraz

·       Endika Ramirez Barrio: Euskararen presentzia Araban lehen eta orain

·       Esti Bazterra Muñoz, Eneko Muñoz Alda, Eneritz Martinez de San Vicente (MENDIALDEA IPI) : Gau erdian ganbaran euskara ikasten… txiruliruli

17-30 urte bitarteko kategoria:

·       Aintzane Azkarate: Ni naiz Bilarkoa

·       Amrudin Drljo Dizdarevic: Euskararen mito eta etorkizuna

·       Mikel Zabaleta Arrizabalaga, Sonia Etxenausia Ross, Ibai Ormaetxea Lasaga: Txarri itxurako sorginak

Internet bidezko botoa:

·       Unai Viana: Belaunaldiak euskaraz

 

Bideo irabazleak ikusteko: www.nibanaxarabakoa.com/saridunak

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago