Beldurrentzako ipuinak

Euskararen Agenda 2014ko abe. 23a, 01:00

Ipuinak etengabe airetik dabiltza, txiribueltaka. Hortxe daude gure aldamenean baina askotan ez ditugu ikusten. Horretarako begiak ondo ireki behar ditugu, belarriak tente eta irudimena zabalik. Bat, bi eta hiru… TATXAN! Orain bai, orain ipuin guzti horiek ikus ditzazkegu: samurrak, tristeak, barregarriak, beldurrezkoak… denetarik dago. Nahi baduzue elkarrekin egin dezakegu bidaia. Gogor eutsi nire ahotsari… ipuina hastera doa eta... LASAI, EZ DIRA BELDURREZKOAK…

Noiz? ABENDUAren 28an, igandean, 18.00etan

Non? OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN (Montehermoso Jauregia)

Ipuin-kontalaria: Maider Galarza

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago