Gasteizko Irakurle Klubaren 14/15 ikasturteko egitaraua
* ZULOA IRUDIA liburu-dendan (Hedegile 21) %10 beherapena Gasteizko Irakurle Klubaren 14/15 ikasturteko liburuetan.
... Lirismo itxurazkoari ihes egiten dio Suarezek, lerro ebakien teknikari ere uko eginez, poetikotasuna barrurago, sakonago ezkutatzen den zerbait dela frogatuz. (Elkar)
Castillo Suarez poeta altsasuarrak aurrerapauso bat eman du liburu honetan. Aurreko bildumen ildotik (Spam poemak, Bala huts bat, Souvenir), esandakoaren eta esan gabekoaren arteko kontrastearekin jokatzen du, polisemiaz beteriko mezu irekiak erabiltzen, ironia-karga handia duten esaldi biribilak botatzen...