Proposamena norbanakoarentzat, taldeentzat baita eragileentzat izango da. Herri Ekimena pasa den hilabetean aurkeztu zen eta hirian guztion eskubideak baita berdintasuna errespetatzea du helburu.
Gasteizko mendi talde batzuen eskutik, larunbatean, hilak 13, goizeko 10:30etan Armentiako Baselizatik abiatuko da Gora Gasteiz-en parte hartzeko deialdi hau. Bertan hamarnaka mendi-korrikalarik 15 kilometro inguru eta 800 metroko igoerako ibilbide borobila egingo dute.
Herritar guztiei zabalduta dagoen mendi irteera honetan parte hartuko dute Javier Dominguez eta Felipe Artigue mendi ultratail korrikalariek, Alberto Zerain zortzimilalariak eta Gasteizko mendi lasterketa taldeetako ordezkaritza zabal batek. Horrela, "herritar guztiei kalitatezko bizimodua bermatuko duen gizarte baten alde egingo da, kontuan hartu gabe zein den norbanakoaren generoa, orientazio sexuala edota erlijioa", azaldu dute antolatzaileek.