Zehazki, Bruselas hiribidetik sartu eta Abetxukotik aterako da. Korrikaren aurkezpena datorren ostiralean, hilak 13, izango da Jimmy Jazz aretoan.
Euskahaldun izango da Korrika 19-ren leloa. "Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabili behar dugu, norbanakook auzolanean zein erakundeekin eta instituzioekin batera elkarlanean. Ahaldundu gaitezen Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Batu ditzagun guztion ahalegin pertsonalak eta biderka dezagun gure ahalmena auzolanean".
Baina hori ez da Korrikan parte hartzeko egongo den modu bakarra. Hiru modu daude Gasteizko Korrikan parte hartzeko:
1) Korrika batzordeak
Gasteizko auzoak eta herriak girotu, euskaltzaleak elkartu eta euskara eta korrikaren zabalpena eta sustapena egiten dute. Herritar xumeen laguntza ekonomikoa bideratzea ere izango da beraien helburuetako bat.
2) Korrika Laguntzaile egiten direnek, 12 euroren truke jasoko dute:
• laguntzaile direla adierazten duen pina
• urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzaile txartela
• txartela erabili ahal izango den konmertzioen katalogoa
3) Kilometroak erosi.
Lasterketan bertan, euskararekiko atxikimendua zirraragarriena, Lekukoa kilometro batez eramatea da ezbairik gabe. Horretarako kilometroa erosi behar da. Gasteizen, urtarriletik aurrera kilometroak erosi ahal izango dira.
Korrika 19k hainbat deialdi antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako, Korrika Kulturala programaren bitartez:
Korrika aurkezpena. Jimmy Jazz Aretoan, abenduaren 12an. Aurkezpena eta Kashbad eta Estricallaren kontzertuak.
Korrika Gala. Otsailaren 13an, Jimmy Jazz Aretoan.
Gosariak. Otsailaren 20an, Kubik Aretoan.
Fausto. Otsailaren 26an, Beñat Etxepare Antzokian.
Arabako Korrikaren Aurkezpen soziala. Martxoaren 5ean, Oihaneder Euskararen Etxean.
Hor dago ardoa. Ardo dastaketa kulturala. Martxoaren 13an.
Korrika Txikia eta Gaztea. Martxoaren 26an.
Korrika Gasteizen eta Korrika Jaia. Martxoaren 28an. Egun osoko egitaraua.
Informazio gehiago: www.korrika.org