Munduko patata tortilla txikiena egingo dute larunbatean, Gastrofilia jardunaldi gastronomiko alternatiboen baitan

hirinet 2014ko abe. 24a, 01:00

Gastrofilia jardunaldi gastronomiko alternatiboen hirugarren edizioa ospatuko da aurten, abenduaren 26tik 28ra bitartean.

 

Gastronomia topaketa independiente, parte-hartzaile eta gizarte nortasunekoa da eta  sukaldeak, sukaldariak eta elikagaiak kalera ateratzea du helburu. Aurreko urteetan bezala, elikaduraren inguruko profesionalak, gastronomoak, sukaldariak, kolektiboak eta gizarte eragileak, ekoizle lokalak eta kontzientziatutako kontsumitzaileak bildu dira ekimen hau aurrera egiteko. Jardunaldi hauen antolatzaileen artean, Cocina Gerrila, Chokoreto, Parral taberna, Sukalki jatetxea, Garapen Bidean eta Meson Erausquyn topatuko ditugu, besteak beste.  Gastrofilia "kolore anitzekoa eta zaporetsua" dela diote antolatzaileek. Euren esanetan, "aurtengo Hiriburu Gastronomikoaren izendapenaren harira, behin ere agerian geratu da gastronomia eta sukaldaritza profesionala gehiegizko gastuak egiteko erabiltzen dutela eta zalantzan jartzen dugun nori egiten dion mesede". Horrela, ez dute sinisten elikadura bezalako oinarrizko baliabide batekin "espekulatzen" duen sisteman eta Hiriburu Gastronomikoaren kudeaketa ekonomikoa zein "Munduko Patata Tortila handiena"-ren jardueraren aurka agertu dira.

 

 

Jarduerak

 

- Abenduaren 26ean, ostirala: Hainbat ekitaldi antolatuko dira Artium museoan. 11:00etan Gastrofilia 2014 eta “Munduko Patata Tortilla Txikiena”-ren aurkezpena ospatuko da. 12:00etan, “Guerrilla Food Sound System”-en aurkezpena egingo da eta 13:00etan Janari Guateque Groumet party egongo da.

 

- Abenduaren 27an, larunbata: 11:00etan “Maroto tontolnabo” kalejirarekin Desamparadas-etik. Arratsaldean, 20:00etan Munduko Patata Tortilla Txikiena show-a egingo da Gaztetxean eta , 22:00etan leku berean, dantzatzekoak egongo dira.

 

- Abenduaren 28a, igandea: 11:00etan txikientzako sukaldaritza lantegia antolatuko da. Hau dohainik izango da eta Goian elkartearen laguntzaz antolatuko da.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago