Itziar Zigaren 'Malditas. Una estirpe transfeminista' liburu berriaren aurkezpena izango da abenduaren 12an

hirinet 2014ko abe. 9a, 01:00

Itziar Zigak bere liburu berria Malditas. Una estirpe transfeminista aurkeztuko du Gasteizen.

 Liburuaren aurkezpena abenduaren 12an izango da arratsaldeko 19:00etan;  Kubo kalean kokatzen den Sucubo elkartearen egoitzan.

 

Irabazitako batailen liburu honen helburua feminismoaren historia bakar hori ezeztatzea da. Historiaren bertsio horretan, emakume zapalduenek bigarren mailako rol pasiboa daukate, ia pribilegiatuenen gogoz kontra. Edozein garaiko emakume beltzek, anarkistek, transexualek, lesbianek eta txiroek haien bizitza eman zuten borroka feminista batean; alde batetik genero zapalketa gainditzeko eta, bestetik, haien bizitzan eragina izan zuten zapalketa guztiei aurre egiteko.

 

Valerie Solanas, Sojourner Truth, Sylvia Rivera, Louise Michel, Annie Sprinkle, Olympe de Gouges, Kathleen Hanna eta Laura Bugalho leinu sasiko, sakabanatu eta borrokalari batekoak dira. Itziar Zigak emakume guzti horiek bildu, aztertu eta gugana gerturatu nahi izan ditu helburu batekin: genealogia politiko eta emozional bat birsortzeko, egungo borrokalari eta madarikatu guztiak ahaldundu asmoz.

 

Idazle honek Errenteriako langile-auzo bateko eskola publikoan ikasi zuen laurogeigarren hamarkadan. Ondoren, Iruñean Kazetaritzako ikasketak egin zituen. Gero Bartzelonara joan zen eta, han, lan prekarioenetan aritu zen. Orain arte, hurrengo saiakerak argitaratu ditu: Devenir Perra, Un zulo propio (Melusina, 2009) eta Sexual Herria (Txalaparta, 2011).

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago