Euskararen egunean aurkezpena egin zuten eta 14:00etan jada 1.292 .eus domeinu zeuden. Aipatutako ordutik aurrera publiko orokorrarentzat zabaldu zen domeinua eta, momentura arte, ehunka eskaera ailegatu dira.
Waliñok esan duenaren arabera, domeinuak haiek pentsatuta zeukaten baino arrakastatsuagoa izan da; “Guk uste genuen abenduaren 31an iritsiko ginela 2.000 izatera eta 24 orduren buruan lortu dugu”.
PuntuEus Fundazioaren helburua sarean euskal komunitate osoaren presentzia handitzea da. .eus domeinua mota guztietako erakunde zein norbanakoak erabiltzen hasi dira. Erabiltzen dutenen artean, %95 Euskal Herriko entitateak dira eta %5 kanpokoak; euskarari loturikoak %19, enpresak %28 eta erakunde publikoak %36.
Iturria: argia