Indarkeria zantzuak zituela adierazi zuten eta atzo emakumearen bikotekide ohia atxilotu zuten. Izan ere, hipotesi guztiak aztertzen ari direla adierazi du Segurtasun Sailak, emakumeak lan egiten zuen tabernan askotan liskarrak izan baitira drogen kontuagatik.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren aburuz, egoera hau emakumeon aurkako indarkeria adierazpenik “larriena” da. Hala ere, “indarkeria sexistak mila aurpegi, ahots eta adierazteko forma” dituela zehaztu du. Horregatik, “ezinbestekoa da erasoen aurrean salatzea, eta gogor erantzutea”, gaineratu du.
Mobilizazioak
Emakumearen erailketa matxista salatzeko talde feministek manifestazioa deitu dute ostegunerako, 20.00etan Andra Mari Zuriaren enparantzatik abiatuta.