Mendizorrotzako 90. urteurrena larunbat honetan ospatuko da hainbat ekintzekin

hirinet 2014ko urriaren 27a

Hurrengo larunbata egun garrantzitsua izango da Deportivo Alaves taldearentzat; ez da Gasteizen jokattuko den partiduagatik baizik eta Mendizorrotzako 90.urteurrena ospatuko duelako.

 Hori dela eta, Iraultza 1921, Deportivo Alaves eta Gasteizko Udalaren babesarekin, hainbat ekintza antolatu ditu Alaves- taldeak Alcorconen kontra jokatuko duen partidua baino lehen.

 

Ekintzen artean, Mendizorrotzako kanpoaldean egongo den bufanda-murala izango da nabarmenduko dena. Ibai Ruizek, Iraultza 1921koa, azaldu duen arabera, "merezi duen esfortzu handia" da. Mural honetan, 16 irudien bitartez, futboleko talde zuri- urdin honen historia adieraziko da, esate baterako, Ciriaco eta Quincoces jokalari historikoei omenaldia egingo zaie irudi horien bitartez.

 

Murala jada hasita dago eta Mendizorrotzako kanpoaldean ikus daiteke; dena den, hurrengo egun hauetan, Fill in Culture-k, Tifo Ekintza –k eta Psychograffs-ek honen lanketarekin jarraituko dute larunbatean dena prest egoteko.

 

Horretaz aparte, egongo diren beste ekintzak goizeko 12etatik 15etara hartuko dute lekua;  hauek izango dira: Deportivo Alaves museoko ate irekiak, herri kirolak, umeentzako tailerrak, BMX-TRIALSIN-eko erakusketa (13.00H), musika girotzea, pintxo-potea, DJ emanaldiak, Break dance (16.00H), “90 AÑOS MENDIZORROTZA” graffittiaren inaugurazioa eta Aurreskua Alaves-eko afizionatuen ohorean.

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago