“Die Hard” taldeak irabazi du Arabako Foru Aldundiak antolatutako VIII. Maketa Lehiaketa

hirinet 2014ko urr. 29a, 01:00

Aurtengo VIII. Maketa Lehiaketan, Arabako Foru Aldundiak antolatutakoa, guztira 38 maketa aurkeztu dira bai ingelesez bai gazteleraz bai euskaraz. 

Taldeek hizkuntza desberdinak erabiltzeaz gain, estilo musikaletan ere desberdintasun handiak nabari dira.

 

2014ko urriaren 24an, ekitaldi honen epaimahaiak erabaki zuen “Die Hard” taldea saritzea irabazle bezala. Talde honek hard core eta punk estiloen ikuspegi berri bat eskaintzen du, hori dela eta, 6.000 euroko saria jaso du. Epaimahaiaren arabera, eszenaratze sendoa, intentsoa eta erakargarria erakutsi duen proposamen erradikala izan da.

 

Talde hau 2013an osatu zen Elíasen eskutik eta 2014. urte hasieran bere lehenengo EP atera zuen. Hasiera batean, Elíasek erabaki zuen ezagutzen zituen eta langabezian zeuden hainbat musikari batzea proiektu berri bat aurrera eramateko; Hard Core Punk talde bat sortzeko. Taldea Yerayk, Dakotak, Elíasek eta Davidek osatzen dute, profil oso desberdinetako musikariak dira.

 

Aipatutako maketa lehiaketan, aurten, euskaraz egindako maketa hoberenaren sari berezia Libe abeslariarentzat izan da; aurkeztutako maketaren kalitateagatik, bere proposamenaren sendotasunagatik, musikarien profesionaltasunagatik eta bere estilo pertsonal eta intimistagatik.

 

Libe García de Cortázarrek bere ibilbidea hasi zuen “Neubat” talde gasteiztarrean. Nahiz eta hainbat talde desberdinetan parte hartu, bere konposizioak egiteko denbora ere izan du. Sortutako album berri honetan rock melankoniatsu eta iluna nabarmentzen da eta, bertan, melodia indartsuak eta hauskorrak aurki daitezke.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago