ALEA aldizkariaren lan eskaintza

hirinet 2014ko urr. 29a, 01:00

Azaroaren amaieran aurkeztuko den ALEA Arabako aldizkariaren lan taldea osatzeko lan eskaintza aurkeztu da.

 

 

 

 

 

Hiru dira eskaintzen diren lanpostuak: egitasmoaren kudeatzailea, kazetaria eta komertziala.

 

Kudeatzailea- lan eskaintza

Kazetaria - lan eskaintza

Komertziala - lan eskaintza

 

Kurrikulumak geuelkartea@grn.es helbidera bidali behar dira, azaroaren 5a baino lehen.

 

Alea Arabako aldizkaria GEU Gasteiz Euskalduna elkarteak, Goienak eta Berriak elkarlanean sorturiko proiektu komunikatiboa da, Araban euskarazko tokiko hedabideen hutsuneari aurre egiteko sortua. Bere helburua lurraldean euskararen erabilera eta presentzia areagotzea eta euskarazko informazioaren bitartez lurraldea kohesionatzea da. Astekaria izango da eta Arabatik Arabaren berri emanez kuadrillaz kuadrilla eta herriz herri zabalduko da. 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago