Aurten ere Bernaola Jaialdia ospatuko da

hirinet 2014ko urr. 26a, 02:00

Azken hamar urtetan bezala, aurten ere Carmelo Alonso Bernaolaren figura (1929-2002) nabarmendu da Bernaola Festibalaren bidez. Carmelo Bernaola konpositore eta pedagogoa izan zen eta, bere jardueraren bi alderdi hauek bere garaian bangoardiako musika bezala ezagutu zenean kokatu ziren.

  Hori dela eta, aurtengo programazioan, aipatutako ikuspegi bikoitza argitasunez adierazten da.

 

Musika elektroakustikoaren ikasgela eta Bernaolak “Jesús Guridi Eres Ikastola” bezala beti izendatu nahi izan zuen gure Kontserbatorioaren laborategia, seta pertsonal bat izan ziren, Gasteiz gaurkotasun bizieneko musikaren mapan kokatu zuena, hain zuzen ere. Eta lan honen fruitua izan dira, urte hauetan zehar, musikaren azkeneko teknologiei dedikaturiko jardunaldiak. Edizio honetan, Bernaola Festibalak iharduera hau jaso egiten du, bere programazio barruan sartuz.

 

Bai musika elektroakustikoaren ikasgela bai gure Kontserbatorioaren laborategia, Bernaolak “Jesús Guridi Eres Ikastola” izendatu nahi izan zuena, Bernaolaren gogo pertsonala izan ziren eta honek Gasteiz gaurkotasun musikalaren mapan kokatu zuen.

 

Aurtengo edizioan,seguruenik, akademia gailenduko da. Gune honetan musikari gazteek haien formakuntza hobetu ahal izango dute Garth Knox biola, Sèverine Ballon txeloa, Miquel Bernat perkusiojolea eta Alfonso Gómez pianojole gasteiztarraren esku, besteak beste.

Irizpide hauek jarraituz, aurtengo kontzertuen programazioa hiru eremutan desberdintzen da:

 

Espacio Sinkro:

Musika-teknologia berriei eskainia.

·       Lekua:Artium Museoa

·       Kontzertuak:


Urriak 24: ENE1


Urriak 25: Telmo Trío 


Urriak 26: Akusma

 

Musikari gazteak:

Talde finkoak, Sinkro Academy-n gonbidaturiko ikasleak, bere formazio zein lanaren erakuskaria azalduko dute; beraiekin batera, ohi bezala, Musikene Orkestra Sinfonikoa arituko da.

·       Lekua: Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa, Luis Aramburu Udal Musika Eskola eta Andra Mari Aretoa (Araia).

·       Kontzertuak:


Azaroak 1 - Arte Ederren Museoa: Ikko Percusion Group


Azaroak 15 - Andra Mari Aretoa (Araia): Cuarteto Krog + Akademia Kideak


Azaroak 16 - Luis Aramburu: Trío Zukan + Akademia Kideak


Azaroak 20 - Jesús Guridi: Ikko Percusión Group


Azaroak 22 - Jesús Guridi: Musikene Orkestra Sinfonikoa


Azaroak 23 - Luis Aranburu: Sinkro Academy


Azaroak 27 - Jesús Guridi: Guridi Garaikidea

 

Concert Series_

Akademiako irakasleak beraien artean eta bestelako artistak protagonistak dira.

·       Lekua: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa eta Montehermoso Kulturunea.

·       Kontzertuak:


Azaroak 3 - Jesús Guridi: Vertixe Sonora Ensemble


Azaroak 6 - Jesús Guridi: Ensemble Sinkro


Azaroak 8 - Montehermoso Kulturunea: Rei Nakamura


Azaroak 11 - Jesús Guridi: Séverine Ballon


Azaroak 13 - Jesús Guridi: Alfonso Gómez


Azaroak 15 - Jesús Guridi: Garth Knox


Azaroak 17 - Jesús Guridi: Miquel Bernat


Azaroak 29 - Jesús Guridi: Ensemble D'Arts

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide