Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak 10 edizio beteko ditu aurten

hirinet 2014ko urr. 28a, 01:00

2005 urteaz geroztik, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du urtero.

 

Aurtengoa 10. edizioa izango da eta iaz bezala, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazaren baitan izango da.

Lehiaketak 48 orduko formatua mantenduko du. Hala, abenduaren 6an, parte hartzaileek aurkeztu beharreko film laburren gaia eta bertan islatu beharko dituzten ezaugarrien zerrenda jasoko dituzte.

 

Oinarriak

Momentu horretatik, kameratoilariek 48 orduko epea izango dute gehienez sei minutuko iraupena izango duen film labur baten gidoia osatu, grabazio lanak egin eta edizio lanak burutzeko, beti ere antolakuntzak jarritako gai eta ezaugarriei jarraiki. Taldeek bere ekipo propioa erabili beharko dute eta aurkeztuko dituzten film laburretan hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa, euskara hutsean.

osatzen duten euskarazko tokiko hedabideen artean.

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta horretarako

azaroaren 28a baino lehen eman behar dute izena kameratoia.com gunean aurkituko duten izen-emate fitxa osatuz. Lehen 30 taldeek soilik izango dute parte-hartzea bermatuta, eta gainontzekoak itxarote zerrendan sartuko dira. Lehiaketaren oinarri osoak webgunean ikusgai daude.

Abenduaren 8an, goizez, parte hartzaileek bideoak entregatu beharko dituzte, eta arratsaldez, gala ospatuko da Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan. Bertan, lan guztien emanaldia eskainiko da eta epaileek ondorengo sariak banatuko dituzte:

Lehen Saria: 1.200 euro

Bigarren Saria: 900 euro

Hirugarren saria:  600 euro

 

Topagunea sari berezia, euskara sustatzeko proiektu bati bideratua

10. edizioa urte berezia izanik, Topaguneak keinu berezi bat egin nahi izan die euskaltzaleen mugimenduko kideei, haiei zuzendutako sari berezi bat eskainiz. Hala, hiru sari nagusiez gain,

epaimahaiak Topagunea sari berezia banatuko dio, euskaltzaleen elkarte baten izenean  urkezten den taldeetako bati. Saria euskara sustatzeko proiektu bati bideratzeko 500 euroko txekea izango da. Honez gain, saridunaren lanak zabalkunde berezia izango du Tokikom osatzen duten euskarazko tokiko hedabideen artean.

 

 

 

 

Informazio gehiago: Kameratoia 2014

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide