Nafar produktuez osatutako Errigora saskia eskuratzeko epea zabalik

hirinet 2014ko urriaren 27a

Aurten ere Errigora egitasmoa martxan jarriko dute AEK-k, Sortzenek, Ikastolen Elkarteak eta Zazpiak Bat Harreman Sareak.

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

 

Horretarako, 50 euroren truke nafar produktuz osatutako saskia eskuratu ahal izango da gaurtik hasita azaroaren 12ra bitartean. Eskaera Arabako hainbat puntutan egin daiteke, hala nola, Gasteizen (AEKn, Alkartetxean, Amaia Zentroan, Armentia ikastolan eta Toki Eder ikastolan ), Agurainen, Amurrion, Laudion, Argantzunen, La Puebla de Labarkan edo Oionen.

 

Iaz, 8.0000 saskitik gora banatu eta 112.000 euro lortu ziren Nafar hegoaldeko euskalgintzarako. Aurten lorturako diruaren %25 Nafar hegoaldeko hiru proiektuetara joango da; Erriberako ikastolak, Euskaraz bizi eta ikasiko Hamarratz proiektua eta Erriberako AEK.

 

 

Informazio gehiago: www.errigora.eus

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago