Liburuxka honetan, Euskal Herriko mitologiaren jainko eta jeinu nagusien bilduma bat aurkezten da. Beraien ezaugarriak azaltzen dira eta pertsonaia bakoitzaren inguruko elezahar bat kontatzen da.
Autoedizio hau aurrera atera ahal izateko crowfunding kanpaina abiatu du Amaroa Kultur Elkarteak Karena.eu plataformaren bitartez. Koldo Alijostes liburuxkaren idazlea eta elkarteko kidea honen inguruan solastu da Hirinet FM irratsaioan.
Elkarrizketa entzun:
{mp3}Elkarrizketa_Koldo_Alijostes{/mp3}
Euskal Herriko pertsonaia mitologikoen inguruan Arabako Aldundiak liburuxka eta DVD bat argitaratu zion Amaroa Kultur Elkarteari duela urte pare bat. Alabaina, ‘Euskal Herriko mitologiaren jainko eta jeinuak’ liburuxkak amaitu egin dira eta, oraingoan, elkarteak lan hori bera autoeditatu egin nahi du.