Ibilbide honetan, hamaika garaipen eskuratu ditu, aipatzekoa batez ere Tirreno-Adriatiko lasterketan 2007.urtean eskuratutako etapa. Honez gain, bere palmaresean Burgosko itzulian hiru etapa, Algarve itzulian etapa bat, Gaztela eta Leon itzulia, Murtziako itzulia, Euskal Bizikleta, Getxoko zirkuitua eta Tour de Vendee lasterketa frantsesean eskuratutako bi etapak ditu.
Modu honetan, euskal bizikleta bizitzen ari den une zail honetan, ez da berri ona pelotoi internazionalean euskaldun bat gutxiago izango dela jakitea, baina Koldo bezalako txirrindulariei eskerrak eman behar zaizkie urteetan txirrindulari gazteen eredu izateagatik eta profesional mailara iritsi daitekeela sinestarazteagatik. Jarraitu dezagun gazteen ilusioa mantentzen eta aukerak ematen, ereiten denak poztasunak ekartzen baititu.
Egilea: Mikel Villarrolain