Parte hartzaileek Arabako txoko ezberdinetan egindako argazkiak bidali behar dituzte, Arabako euren txokorik kuttunenak erakutsiz. Argazki onenak azaroaren 28an kalean izango den ALEA aldizkariaren 0 alean argitaratuko dira.
Zer da?
Arabar onak bezala zer esaten dugu argazki kameraren aurrean jartzean? Patata ezta?? baaaaaiii!!!! ALEAk ohitura aldaketa bat proposatzera dator, ezetz datozen asteetan tuberkulua zereal batengatik aldatu! Esan dezagun hemendik aurrera ALEA! argazkia ateratzean! Esan “ALEA!” Arabako txoko desberdinetan. Erakutsi Arabako zure txokorik kuttunenak. Bakarrik edo lagunduta atera zaitezke argazkian. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ditzake. Argazki onenak azaroaren 28an kalean egongo den ALEA aldizkariaren 0 alean argitaratuko dira.
SARIAK
Bi sari banatuko dira:
1) Argazki onenaren saria: ALEAkita (Urtebeteko harpidetza eta ALEA osagarriak)
2) Jasotako argazki guztien artean zozketa: ALEAkita (Urtebeteko harpidetza eta ALEA osagarriak)
Argazkiak bidaltzeko lau modu daude:
Whatsapp bidez: 625 23 16 03
Posta elektronikoz: info@arabakoalea.info
Twitter bidez: @arabakoalea aipatuz eta #alea hastag-a erabiliz
Facebook bidez: Igo Arabako Alea orrialdera
Argazkiak bidaltzeko azken eguna: Azaroaren 16a
ALEA argazki lehiaketaren OINARRIAK