Ni, Amilotx, Kaxkabeltz, Txantxangorri edo Gasteizko Txolarre,
zoriontsua naiz Hirian, Hiri Handian.
Nire hiztegian ez daude ez “zapelatz”, ez “miru”.
Nire hiztegian “semaforo” dago, eta “errepide”, “tranbia”,
“katu”, “txakur”, “auto”, “bidegorri” eta “bizikleta”,
etsaien izenak bildu baititut.
Eta, Atxagaren trikuaez bezala —behean bego, koittadua—,
beti gorago-grinaz nabil, gainik-gain;
arriskua suma orduko, ihesi goraka,
zerurantz, zeru-hodei eder horietarantz,
kristalezko zeru… DANBA!!!!
Egilea: Martin Rezola