Oihaneder Euskararen Etxeak ateak zabaldu ditu

hirinet 2014ko urr. 16a, 02:00

Gaur goizean Montehermoso jauregian kokatuko den Oihaneder Euskararen Etxeak ateak zabaldu ditu.

 

Euskara eta euskal kultura ardatz izango duen proiektu honen aurkezpena egiteko Javier Maroto Gasteizko alkatea eta Lukas Etxeberria Lazarraga kultur elkarteko kidea izan dira. "Oihaneder Euskararen Etxea errealitatea da, gauzatu da dagoeneko, eta Gasteizko Kafe Antzokiaren alde lanean aritu garenok pozik gaude", adierazi du Etxeberriak.

 

Euskararen Etxe honek kudeaketa partekatua izango du; GKAren aldeko plataformatik sortutako Lazarraga kultur elkartearen eta Gasteizko Udalaren artekoa, hain zuzen ere. Ildo horretan, urtea amaitu arteko programazioa egiten ari direla adierazi du plataformak. Horrez gain, 2015eko ekainera bitartean Montehermoso jauregian programatuta dauden jarduera guztiak (euskarazkoak ez izan arren)  egingo direla argitu dute. Gasteizko alkatea Javier Marotok, bere aldetik, Oihaneder Euskararen etxeak "ezberdinen arteko akordio politikoa" agerian utziko duela azaldu du.

Bihar, hilak 16, inaugurazioa soziala egingo da, arratsaldeko 19.30etik aurrera. Bertan, egitasmoaren aurkezpena egiteaz gain, Kike Amonarrizen 'Arabarren patologia linguistikoak' hitzaldia eta Petti eta Balerdi Balerdiren kontzertua izango dira, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide