Ama-orea mikro-tailerra euskaraz, OGIA jardunaldian

Euskararen Agenda 2014ko urr. 9a, 02:00

Ogiaren hiriburu bihurtuko da Gasteiz. Ogizaleen 1. Jardunaldia antolatu du Artepanek urriaren 18an. Okin ospetsuak, ogia lantzeko prozesu desberdinak edota ogia grastronomian bezalako gaiek osatuko dute egun bateko egitaraua. Tartean mikro-tailer praktikoak ere antolatu dituzte eta horietako bat GEU elkartearekin elkarlanean. Ama-orea euskaraz egiten ikasi nahi?

'Ama-orea, urratsez urrats eta zoratu gabe' mikro-lantegia (3. txanda - EUSKARAZ)

Noiz? URRIAren 18an, larunbatean, 19.00 - 19.30

Non? GOIURI JAUREGIAN

Izena-emateko: erredakzioa@hirinet.net / 945222153 (GEU elkartea)

Prezioa: 3 euro

Informazio gehiago: 1. Ogizaleen Jardunaldia

Ama-orea hartzidura natural baliotsua da, hori gabe ez genuke ogirik ezagutuko. Irin eta ur nahaste hartzitu hau egiptoarrek deskubritu zuten eta, benetan, ogi onaren funtsa da.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago