Horregatik, Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroak marrualdiarekin lotutako jarduera ugari antolatu ditu astebururako. Ostiralean marrualdia hobeto ezagutzeko eta zuzenean behatzeko ‘Marrualdiaren gaua’ ekintza eskainiko du, arratsaldeko 20.00etatik 23.30era. Jarduera honek gastronomia eta zientzia uztartuko ditu, parte hartzaileek oreinen eztarriko hotsez, afari goxoaz eta aditu baten hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dutelako. Jardueraren prezioa 20 eurokoa izango da, eta 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Horrekin batera, marrualdia gertutik ezagutzeko natur ibilbideak antolatu dira. Batetik, gazteei zuzendutako ibilbidea egingo da. Izan ere, Xtracluben eskutik “Zatoz marrualdira eta Salburua gauez ezagutuko duzu” jarduera eskainiko zaie 12 eta 18 urte bitarteko gazteei. Helburua, Atarian gau bat ematea da, iluntzen duenean hezeguneak zer eskaintzen digun ezagutzeko. Jarduera larunbatean hasiko da, 18:30ean Judimendiko gizarte etxetik abiatuta, eta igandeko 13:30ean bukatuko da, leku berean. Guztira, 20 leku eskainiko dira.
Bestetik, publiko orori zuzendutako ‘Marrualdia’ natur ibilbidea, berriz, Atarian izango da, larunbatean, 19:30etik 21:00etara. Izena ematea beharrezkoa da.
Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org