‘Ez genekien bizitzekoak ginenik: Emily Dickinson, Sylvia Plath eta Ingerborg Bachmann’ lanaren errezitaldia eskainiko dute Angel Errok, Iñigo Astizek eta Nagore Tolosak. Hitzordua, gaur, hilak 9, 20.00etan Ignacio Aldecoa Kultura Etxean izango da.
Iban Zaldua Gasteizko Irakurle Klubaren gidariak eta Iñigo Astiz poetak Hirinet FM irratsaioari tartea eskaini diote.
Elkarrizketa entzun:
{mp3}elkarrizketa_zaldua_astiz_irakurlekluba{/mp3}
Gaur arratsaldean izango da Gasteizko Irakurle Klubaren 2014/2015 ikasturtearen egitarauaren aurkezpena. Ikasturtean zehar landuko dituzten liburuen zerrendak argia ikusteaz gain, errezitaldia ere eskainiko dute.