Urriaren hasieran, zentral nuklearra berriz irekitzeko Nuclenorrek Segurtasun Nuklearrerako Batzordeari igorri zion dokumentazio guztia. 2031 urtera arte berriro martxan jarri nahi du Nuclenorrek. Hori dela eta, Araba Garoñarik Gabe ekimenak Gasteizko Legebiltzarrari Garoñako zentral nuklearrak berriz ere ateak irekitzeko neurriak har ditzan eskatuko dio gaur arratsaldean. Eguerdian, berriz, dozenaka lagunek parte hartu dute Legebiltzarraren parean egindako elkarretaratzean.
Honen harira, Amaiurrek Espainiako gobernuari zentrala berriz irekitzeko Segurtasun Nuklearreko Batzordeak (CSN) Nuclenorri eskaturiko Argibide tekniko Osagarriaren (ITC) dokumentazioa eskatu dio, baita Segurtasun Nuklearreko Batzordeari igorritako dokumentazioa guztia ere. Modu berean, berriz ireki ala ez erabaki arte Gobernuak aurreikusita duen plangintzaren xehetasunak jasotzen dituen txostena galdegin du Amaiurrek.
Irudia: @ehbildu_legebil