Profesionalak ez diren film hauek ezagutaraztea helburu duen ekimen hau, aldiz, aspaldidanik dator. Etxeko Bideoaren Nazioarteko Eguna edo "Home Movie Day" izenekoa duela 12 urte sortu zen Baltimore hirian bideozaleek famili giroan egindako filmak biltzeko asmoz. Hortik hasi zabaltzen Estatu Batuetan zehar eta, geroago, mundu osoko hainbat hiritara.
2002. urtetik urtero antolatzen da eta 2010. urtetik Euskadin ere badu bere lekua. Aurten hain zuzen Fosforo kultur elkarteak antolatuta, Gasteizko Baratza aretoan izango dugu hitzordua horrelako filmak ikusteko urriaren 18an 12:00etatik 20:00ak arte etenik gabe.
Bertan, jendeak ekarrita, Super 8 eta 16mm.tan egindako filmak ikustea izango dugu. Aurretik eskaneatutako filmen proiekzio digitala izango da eta umeek ere espazio propioa izango dute.
Gainera, Julieta Sepich izango dugu gurekin. Argentinan nola jorratzen duten etxeko bideogintza kontatuko digu eta ARCA bezalako beste proiektu batzuen berri emango digu.
Egilea: Klaketa.net