'Gorbea' kanta eta bideoa

hirinet 2014ko urriaren 6a

Patxi Villamorrek Gorbeia mendiaren inguruko abestia eta bideoa egin ditu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HITZAK


Itzalezko kantuan
kantatzen dizut gaur,
ene bihotzekoa,
mendigain xumea
benetan maitagarri
antxinako Gorbea.

Eskaintzen dizkiguzun
pagadi trinkoak
eta errekatxo kantari
ta miresgarrriak...
Emankor ta ederra
zara bai Gorbea.

Zure gain biribila
ta larre lehuna
hamaikatxo alditan
zapaldu dudana,
benetan gozoa da
heltzea zugana¡

Euskaldunen gogoa,
euskal gizartea,
euskaldunen doinua,
gauza eder hauen
babeslea zaitugu
betiko Gorbea?

Zure ohian goxoan
murgiltzen naiz eta,
bihotza betetzen dit
basoko magiak,
haren hatsa sentituz
barren-barrenian.

Gorbea hain maitea
mendigain gurtua,
zuk mendizake nauzu,
nik zu berriz, mendi.

 

Hitzak eta argazkiaks: Patxi Villamor
Musika: Iosu Zabala.
Edizioa: Estitxu Villamor & Osixeno Comunicación

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago