Hemen bildutakook honako manifestua babesten dugu: “TREBIÑU ARABAN INTEGRATZEAREN ALDE – BEHIN BETIKO SOLUZIO BATEN ALDE”. Konpromiso honen bidez, iritzi publikoari orokorrean eta partikularki alderdi politikoei zuzentzen gatzaizkizue, guztion ardura baita behin betiko soluzioaren alde lan egitea eta anakronismo honekin bukatzea.
Azaroan zehar, berriro ere soluzioen bila, trebiñuarren ekimen berri bat aztertuko da. Oraingo honetan Madrileko Diputatuen Biltzarrean, eta behingoagatik definitiboa izatea espero dugu. Bestela, auzia konpontzeko zenbat ekimen beharko dira? Zenbat mobilizazio, bilera eta prentsaurreko gehiago? Hemendik deialdia egin nahi diegu, Madrileko Biltzarrean ordezkaritza politikoa duten indar guztiei: erraztu ezazue behin betiko aterabidea, borondate politikoa egotekotan posible da.
Honetaz gain, trebiñuarrekiko konpromisoa hartu nahi dugu, auzia konpontzeko eta soluzioak bilatzeko, kontatu gurekin. Trebiñuarren arazoa ez da soilik trebiñuarrena, arabar guztiona baizik. Zentzu honetan, Arabako biztanleri osoari dei egin nahi diogu: aldarrikapen hauek guztion artean babestu ditzagun, eta berriro ere ozen oihukatu dezagun: Trebiñu Araba da!!
Honako hauek babesten dugu ekimen hau: Gorka Aginagalde, Evaristo, Josu Zabala, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Juan S.A., Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Toti Martinez de Lecea, Karmele Jaio, Bernardo Atxaga, Juan Ibarrondo, Joxean Sagastizabal, Gorka Ortiz de Urbina, Eneko Pou, Iker Pou, Juanito Oiazabal, Juan Vallejo, Alberto Zerain, Oihane Perea, Felipe Zelaieta, Irati Anda, Manu Garcia, Iñaki Lasagabaster, Fernando Palacios ( Arabako pilota federazioa), LAB, ELA, ESK, ESTEE-EILAS, CCOO, Hala Bedi Irratia eta Bilgune feminista