Euskal Herriko mitologiari buruzko proiektua laguntzeko diru-bilketa abian jarri du Amaroa Kultur Elkarte gasteiztarrak

hirinet 2014ko ira. 30a, 02:00

Euskal Mitologia zabaltzea helburu duen Amaroa Kultur Elkarte gasteiztarrak ‘Euskal Herriko Mitologiaren jainkoak eta jeinuak’ liburuxka autoekoizteko diru-bilketa abian jarri du, Karena plataformaren bitartez.

 

Euskal Herriko pertsonaia mitologikoen inguruko liburua eta DVDa orain bi urte argitaratu zituen Arabako Foru Aldundiak, baina proiektuaren arduradunek azaldu bezala, liburuxkak amaitu dira eta “oraingoan, autoekoiztu nahiko genuke”.

‘Euskal Herriko Mitologiaren jainkoak eta jeinuak’ Euskal Herriko mitologiaren jainko eta jeinu nagusien bilduma bat aurkezten da. Beraien ezaugarriak azaltzen dira eta pertsonaia bakoitzaren inguruko elezahar bat kontatzen da. Hau guztia laguntzeko, komiki moduko marrazkiak argazkiekin nahasten dituen irudi ugari aurki daitezke, guztia koloretan. Euskaraz eta gazteleraz dago eta oso erraz irakurtzeko moduan idatzita.

“Autoekoizpen hau aurrera atera ahal izateko laguntza eske gatoz, proiektuaren zati bat ordaintzeko. Proiektu hau burutzeko ematen diguzun laguntza Euskal Mitologiaren zabalkuntzan lagungarri izango da”, azaldu dute Amaroa Kultur Elkarteko lagunek.

 

Informazio gehiago: Amaroa Kultur Elkarte

Diru-bilketa Karena plataforman: Euskal Herriko mitologiaren jainkoak eta jeinuak

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago