Bihar amaituko dira autobus geltoki berria eraikitzeko lanak

hirinet 2014ko irailaren 29a

Gasteizko autobus geltoki berria eraikitzeko lanak bihar amaituko direla iragarri du Udalak, baina aurreikuspenen arabera, urte amaiera arte ez da martxan jarriko.

 

Autobus geltoki berri honek lurpeko parkinga izango du; 307 aparkaleku izango ditu autoentzako, 86 bizikletentzako eta 8 motorrentzako. Horrez gain, 25 nasa izango ditu autobusentzako, atarte nagusi bat, kafetegia, bulegoak eta jantoki bat izango ditu.

 

 

 

Geltokia eraikitzeko aurrekontua 15.346.540,92 eurokoa (BEZik gabe) izan da eta zenbateko horren %90 Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak finantzatu dute.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago