Argazkigintza, musika eta dantza nagusi izango dira Trenikogorri Fest jaian

hirinet 2014ko ira. 22a, 02:00

Gaur, ostirala, arratsaldeko 18.00etatik aurrera, Trenikogorri Fest jaia ospatuko du argazkigintza oinarri duen Luz Roja- Argi Gorria izeneko taldeak, udan Gauekoak ekimena antolatu zuen 'Andando el Trenico' proiektuan egin zuten lana erakusteko asmoz.

 

Orduan, Tokikopiarekin aritu ziren elkarlanean Gasteiztik igarotzen den Vasco Navarro trenbidearen inguruko ekimen partehartzailean eta gaurkoan, egun horretan egindako argazkiak eta bideoak izango dira ikusgai.

 

Horrekin batera, Enelu elkartearen ekimenez sortutako Luz Roja- Argi Gorria argazkigintza proiektuko partaideek ekintza ezberdinak prestatu dituzte, hala nola, kamera estenopeika erraldoia, proiekzioak, zozketak, musika eta swing dantza.

Festa Alde Zaharreko Bueno Monreal kalean kokatzen den plazan ospatuko da eta inguruko elkarte, merkatari eta ostalarien laguntza jaso du, besteak beste, Cocubo Cowoorking espazioa, Chookoreto denda edo Swingverguenzas, Paso Triple edo Swing Up dantza taldeak.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago