‘Igandeak Jai. Familia giroan euskaraz’ egitasmoaren ikasturte berria aurkeztu du GEU elkarteak

hirinet 2014ko ira. 25a, 02:00

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak ‘IGANDEAK JAI. Familia giroan euskaraz’ egitasmoa antolatzen jarraituko du 2014ko udazkenean.

 

Haurrei zuzenduriko ikuskizunak eta lantegiak uztartuko dira bi orduko emanaldi hauetan. Era berean, guraso euskaldunen parte hartzea eta inplikazioa bultzatzeko dinamika batzuk proposatuko dituzte Urtxintxa Eskolako begiraleek.

 

Aurreko ikasturtean bezala guraso eta auzo elkarteekin elkarlanean antolatuko ditu GEU elkarteak igande arratsaldeko saio hauek. Besteak beste, Gasteizen euskarazko aisialdian aritzen diren eragileen arteko elkar ezagutza sustatzea dute helburu. ‘IGANDEAK JAI familia giroan euskaraz’ egitasmoak Gasteizko Udalaren babesa jaso du.

 

PROGRAMAZIOA

IRRIPUINAK Martinbertsorekin’ IRRIEN LAGUNAK

Kantu Jolasak

Irailak 28

Armentia Ikastolan

 

‘Erraldoi bihotzgabea’ ZURRUNKA TEATRO

Txotxongilo tailerra

Urriak 26

Toki Eder Ikastola

 

Kidam magoa

Esperimentu harrigarriak eta ponpa tailerra

Azaroak 30

Zabalgana eskola

 

‘Tarantela’ TTR TEATRO

Erdi Aroko festa

Abenduak 21

Salburua eskola

 

Saio guztien ordutegia 17.00etatik 19.00etara izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago