Erdi Aroko Azoka asteburu honetan ospatuko da Gasteizen

hirinet 2014ko ira. 25a, 02:00

Asteburu honetan, hilak 26, 27 eta 28, Gasteizko erdiguneak denboran atzera egingo du eta Arabako hiriburua iparraren eta hegoaren arteko bidegurutzea izan zen garaira itzuliko da, Erdi Aroko azoka bilakatuz.

 

Iaz 200.000 bisitari inguru bildu zituen azokak hainbat berrikuntza izango ditu aurten. Besteak beste, saltoki gehiago izango dira, guztira 290. Horien artean, 40 hiriko merkatari eta eskulangileek jarriko dituzte, Eskola kalean eta San Bizente aldapan, Erdi Aroko Hiriguneko Merkatarien Federazioak kudeaturik.

 

Aurtengo berrikuntzen artean, Buruileria plazan irudikatuko duten garai hartako kanpamendu baten irudikapena aurkitzen da, baita antzinako musika “a capela” entzuteko aukera ere. Horrez gain, Hedegile eta Aiztogile kaleak apainduko dituzte.

Pregoia ostiralean izango da, 19:00etan, Aihotz plazan, Julio Cortazar Larraina aktore gasteiztarraren eta Bruja Quemada antzerki taldearen eskutik. Azokako parte-hartzaile guztiak kalejira egingo dute.

 

 

Doako aparkalekua Alde Zaharreko bizilagunentzat

Erdi Aroko Azokako egunetan egoiliarrentzako TAO txartela duten Alde Zaharreko bizilagunek doan aparkatu ahal izango dute Artiumeko eta Aldabe gizarte etxearen ondoko aparkalekuetan. Bi aparkaleku horiek doakoak izango dira irailaren 25eko 14:00etatik irailaren 29ko 8:00etara bitartean.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago