Antonio Turiel Fisika Teorikoan Doktore da UAMen eta gaur egun CSICeko Institut de Ciències del Mar-eko ikerlari titularra da. Horrez gain, Antonio energiaren inguruko gaien izen handiko analista da Turiel, batez ere krisi energetikoan eta hidrokarburoen ekoizpenaren zenit-aren inguruan. Izan ere, datorren astelehenean, hilak 29, Eusko Legebiltzarrean garatzen ari den energiaren inguruko ponentzian gonbidatu bezala hitz egingo du Turielek.
Igandeko hitzaldian adituak gaurko energiaren inguruko egoera izango du hizpide, energia ez berriztagarrien agortzearen aurrean munduko ekonomiak duen bidegurutzea erdian jarriz. Honekin batera, egungo energi iturri nagusien ordezko bezala maneiatzen ari diren aukera ezberdinak zeintzuk diren azalduko ditu eta hortaz, petroleo, gas, ikatza, energi nuklearra zein frackingaren eta berriztagarrien inguruan mintzatuko da.
Hitzordua Artium museoan izango da, arratsaldeko 18.30etik aurrera.