‘Gure gorputza gure da’ jardunaldi feminista ospatuko dute irailaren 27an Gasteizen

hirinet 2014ko ira. 24a, 02:00

Abortzatzeko Eskubidearen Aldeko Gasteizko koordinadorak ‘Gure gorputza gurea da’ izeneko Jardunaldi Feminista antolatu du datorren irailaren 27rako.

 

Goizeko 10.00etatik hasita egun osoko programazioa eskainiko du Gasteizko bi leku ezberdinetan; San Martin plazan kokatzen den Gune espazio berrian eta Kubo kaleko Monstrenka aretoan. Hitzaldiak eta tailerrak izango dira nagusi jardunaldi honetan, non azken egunetan bertan behera geratu den abortuaren inguruko legea izango duten hizpide. Horrez gain, ‘Gorputzen kontrola heterepatriarkatu kapitalistaren barruan” hitzaldia ere eskainiko dute.

 

Arratsalde partean, tailer praktikoen txanda helduko da. Honako hauek: Zertaz hitz egiten dugu zeraz hitz egitean?, Pelbis zoru tailerra, ‘Drag King tailerretarako hastapenak’ eta Hedatze tailerra. Hauetan guztietan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da (guregorputzagureada@gmail.com).

 

Jardunaldia jai giroan amaituko da, Alicia Murillo aktibista feminista eta artistak Monstrenko aretoan eskainiko duen ‘Cuidado con la perra’ kabaretarekin. 22.00etan izango da.

 

Horrez gain, urriaren 28an Abortoaren Despenalizazio Nazioarteko Eguna ospatuko da eta manifestazioa deitu du Abortuaren Aldeko plataformak. 12.30ean hasiko da Andra Mari Zuriaren enparantzan.

 

EGITARAUA

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago