Bideodromo Zine eta Bideo Esperimentalen Jaialdia irailaren 27ra arte izango da Gasteizen

hirinet 2014ko ira. 23a, 02:00

Bideodromo izeneko Nazioarteko Zine eta Bideo Esperimentalen Jaialdiak bere laugarren edizioari ekin dio eta aurrekoetan bezala Bilbon eta Gasteizen garatuko da, azken honetan irailaren 27ra arte.

 

Bideo esperimentalaren jaialdi honen programazioaren baitan mundu osoko 13 herrialdetako 43 lan aurkituko ditugu (Argentina, Alemania, USA, Grezia, Txile, Espainia, Portugal, Frantzia, Kanada, Euskadi, Italia, Brasil eta Australia).

 

Bideodromo elkarrekiko harremanetarako eta dibulgaziorako gunea da, mundu mailan ikus-esperimentaziora hurbiltzeko bide ematen duena. Bideo-sorkuntzaruntz eramaten gaituen bidetik ibiltzeak begiradaren bidezidorretan ikertzea eskatzen digu,  bideogintzak diskurtsorako duen gaitasuna agerian uzteko, kultur irudiak erabilita. Hiru dira zinemaldi honen oinarriak; ospe handiko zein emergentea den bideoartearen topaketa, askatasuna eta aniztasuna. Horrekin batera, abangoardiako artean emakumearen parte hartzea bultzatzea du helburu.

 

Filosofia honekin 2011an heldu zen Bilbotik Gasteizera, hiriko edizioaren antolatzailea den Amaia Zorrillaren eskutik. Hasiera batean, Bilboko jaialdian finalistak izan ziren lanak ekarri zituzten Bibat museora. “Ondoren, 2012an aukeratutako lanak hiriko tabernetara eramatea erabaki genuen, jendeak bideoartearekin topo egin zezan”, azaldu du Amaia Zorrillak. Harrez geroztik, handituz joan da bideo esperimentalaren jaialdia eta egun Arte eta Lanbide Eskola, Montehermoso Kulturunea edo Baratza Aretoa ditu bidailagun. Izan ere, elkarlana funtsezkoa du Bideodromok, ez baitu aurrekonturik. “Apurka apurka Bideodromo gasteiztarren artean ezagutarazten ari da eta gero eta interes gehiago pizten du, izan ere, Gasteizen dagoen gai esperimentalak jorratzen dituen jaialdi bakarra da”, gaineratu du Amaiak.

 

 

PROGRAMAZIOA

Irailaren 21ean, igandean. 19:00etan. BARATZA aretoa Sarrera 5 €

- Elektronika + Dantza. Lotus Eddé Khouri. (Frantzia)

- Saxo & Elektronika. Jean -Luc Guionnet & Miguel Angel García (aka Xedh). Bikotea. (Frantzia – Euskadi)

 

HAUTATUTAKO OBREN PROIEKZIOA. Sarrera doan.

Irailaren 22an, astelehenean. 19:30ean. Arte eta Lanbide Eskolan

·         Dos parejas fuman debajo de una mesa; Estefanía Veira. (Argentina)

·         Self; Slawomir Milewski. (Polonia-UK)

·         Teilchenbeschleunigung;Simone Catharina Gaul. (Alemania)

·         Faint;Natalie Plaskura. (Alemania)

·         Quälen;Rebecca Katharina Blöcher. (Alemania)

·         The aria;Sally Grizzell Larson. (USA)

·         In the wolf’s belly;Yiorgos Nalpantidis. (Grezia)

 

Irailaren 23an, asteartean. 19:00etan. Montehermoso Kulturunea.

·         Anál-isis-callejero;Pablo Molina Guerrero. (Txile)

·         Fuckaine-Hooray; David Iñurrieta. (Espainia)

·         To cut a long story short;Marco Espirito Santo. (Portugal)

·         Iowneom streets;Lucía Moreno San Román. (Espainia)

·         Carnaza;JaiDu. (Euskadi)

·         Crown;Nadine Bariteau. (Kanada)

·         Tobatö;Joäo Viana. (Portugal)

·         Amapola;Laura Siles. (Euskadi)

 

Irailaren 24an, asteazkenean. 19:30ean. Arte eta Lanbide Eskola.

·         Drei experten drehen auf;Wolker Heymann. (Alemania)

·         Link;Gentz del Valle. (Euskadi)

·         Secuencia;Ismael Iglesias. (Euskadi)

·         Resurgences;Charlotte Cayeux. (Frantzia)

·         Body red light; Vincent Loubere. (Frantzia)

·         My name is Franco and I like dark chocolate; Silvia de Gennaro. (Italia)

·         Passagens;Thaís de Almeida Prado. (Brasil)

 

Irailaren 25ean, ostegunean. 19:00etan. Montehermoso Kulturunea.

·         Uber memoria XIX: Part II;Shaun Wilson. (Australia)

·         Sonic Trash; Jesús Pueyo. (Euskadi)

·         2ha;Tana Garrido. (Espainia)

·         Basado en la vida real;Nicolás Alvarez & Joaquín Ostrovsky. (Argentina)

·         The covered human;Imanol Ruíz de Lara & Jon Corcuera. (Espainia)

·         Cracks;Alex Pachón. (Espainia)

·         Negative message(Middle Finger); Neno Belchev. (Bulgaria)

·         Hoy juega Chile;Jorge Catoni. (Txile)

·         2012;Johamnes Gierlinger. (Austria)

 

Irailaren 26an, ostiralean 19:30ean. Arte eta Lanbide Eskola.

·         Desencaje;Francisco Brives. (Espainia)

·         Valor de uno, valor de cambio;Melisa Brito Aller. (Argentina)

·         Half a world away, here;Alfonso Nogueroles. (Espainia)

·         Finding Philia;Vanja Vukovic. (Alemania)

·         It’s in your eyes;Sean Schoenecker & Sergio Carcía Locatelli. (Espainia)

·         Driven;David Anthony Sant. (Australia)

·         El silencio del rey;Pablo Rey Mazón. (Espainia)

·         Tarot night;Ainize Sarasola. (Euskadi)

·         Metube: August sings Carmen habanera;Daniel Moshel. (Alemania)

·         Hotzanak;Izibene Oñederra. (Euskadi)

·         Me pierdo por unos momentos de sentirme vivir;Mireya Martín Larumbe. (Euskadi)

 

Finalera iristen diren bideoen proiekzioa:

Irailaren 27an, larunbatean. 20:00etan. Arte eta Lanbide Eskola

 

Informazio gehiago: www.bideodromo.com

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago