Abuztuan 35.000 turista inguruk bisitatu zuten Gasteiz

hirinet 2014ko ira. 22a, 02:00

Eustat-ek abuztuan jaso dugun turismoaren inguruko datuak kaleratu ditu eta horien arabera, 35.000 turista inguruk bisitatu zuten Gasteiz hilabete horretan: gaualdiak %10,3 eta bidaiarien sarrerak %13,3 gehitu ziren.

 

Araba mailan ere datu positiboak lortu dira 2014ko abuztuan, lurraldean bidaiarien sarrerak %10 igo baita. Aipagarria da Araban gaua pasatzen dutenen artean, %37a atzerritarra dela.

Orokorrean datuak positiboak izan arren, batez besteko egonaldia murriztu da eta iaz turistak gurean 1´95 egun ematen zituen bitartean, aurten kopuru hori 1,86ra jaitsi da.

Andra Mari Zuriaren jaietan ere bisitari gehiago jaso zituen hiriak, aurreko urtearekin konparatuz gero. Horrela, 6.633 turistek ezagutu zituzten Gasteizko jaiak eta guztira, 14.868 gaualdi erregistratu ziren. Plazakako betetze-maila ia %75ekoa izan zen.

 

 

Informazio gehiago: Eustat

 

Irudia: www.turismo.euskadi.net

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago