2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako aurre-kanporaketak asteburu honetan hasiko dira

hirinet 2014ko ira. 22a, 02:00

Arabako Bertsozale elkarteak 2015eko 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako aurre-kanporaketen datak ezagutzera eman ditu; irailaren 27an, urriaren 4an eta 11ean izango dira.

 

Elkarteak azaldu bezala, urtarrilaren 17an aurkeztuko den Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute. Guztira 35k izena eman dute, beraz aipatu egun horietan jokatuko diren 5 aurre-kanporaketan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2013ko finalistak zuzenean sailkatuta baitaude.

 

Irailaren 27an bi aurre-kanporaketa egingo dira Kanpezuko Kultura etxean. Hurrengo biak urriaren 4an izango dira Ozaetan eta azkena, urriaren 11an Elosun.

2013ko txapelketaren sailkapena erabili da aurre-kanporaketetako saioak osatzeko. 2013ko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak 2013ko sailkapenaren bukaeran kokatu dira orden alfabetikoan.

 

Aurre-kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2013ko txapelketako bost finalistek izena eman dute 2015eko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira; orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan.


Informazio gehiago: 2015eko Arabako Bertsolari txapelketarako aurre-kanporaketak

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago