EAJ eta PP berdinduta geldituko lirateke hurrengo hauteskundeetan, Noticias de Alavaren inkestaren arabera

hirinet 2014ko ira. 22a, 02:00

Hurrengo maiatzean ospatuko diren hauteskundeetan, Gasteizko udaleko PP eta EAJ  berdinduta geldituko lirateke, bakoitzak zazpi eserleku eskuratuz, Diario Noticias de Alava egunkariak egin duen inkestaren arabera.

 

Izan ere, Gorka Urtaranen alderdi jeltzaleak eserleku bat gehiago lortuko luke, Javier Maroto alkatearen alderdiak, aldiz, bi galduko lituzke. EH Bildu berdin mantenduko litzateke, sei zinegotziekin. PSE, ordea, sei zinegotzi izatetik lau izatera pasako litzateke.  Lehen aldiz, Podemos alderdiak sartuko litzateke Gasteizko udal gobernuan, inkestaren arabera, hiru eserleku lortuko lituzkeelako. Ezker Anitza-IU, Ezker Batua eta UPyD udaletik kanpo geratuko lirateke.

Horrela, Noticias de Alava egunkariak egin duen inkesta honek Europako hauteskundeetan sortu zen mapa erabat aldatzen du, hauek izan baitziren emaitzak: EH Bilduk eta PPk sei, PSEk bost, EAJk lau, Podemosek hiru, IUk bi eta UPyDk bat.

 

Araban EAJ garaile

Arabako Foru Aldundiaren kasuan,  EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak. Inkestaren arabera, 15 biltzarkide lortuko lituzke alderdi jeltzaleak (bi gehiago) eta EH Bildurekin egongo zen lehian, azken honek 13 biltzarkideekin (bi gehiago). Aldiz, Javier De Andresen PPk biltzarkideen erdia galduko luke eta 8 biltzarkide lortuko lituzke, Podemosek lortuko lukeen kopuru bera. Atzetik, PSEk bost biltzarkideekin, Ezker Anitza batekin eta UPyD alderdiak batekin.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago